Zinemaldiako pelikulak Bilbon eskainiko dira gaurtik igandera bitarte

Astelehenetik igandera bitarte Zinemaldiko pelikulak Bilbon ikusteko aukera izango da. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, azken edizioan estreinatutako filmen hautaketa bat eskainiko du. Azkuna Zentroak urteak daramatza lankidetza horri eusten, Zinemaldiko estreinaldiak Bilbora ekarriz eta hirian jaialdiaren “antenaren” rola betez. Oraingoan, zikloak bederatzi film bilduko ditu, Sail Ofizialean, Perlak, Horizontes Latinos eta New Directors sailetan aurkeztuak. Programak gaur egungo ekoizpen zinematografikoa islatzeaz gain, haurrentzako eta familientzako proposamenak ere barne hartzen ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak