Patxo Telleria: “Edozein gai jorratu daiteke komedia bidez, ikuspuntua duina bada”

Bihar estreinatuko da Igelak filma. Gaurkoan Patxo Telleria zuzendariaren bisita izan dugu. Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du, ihes egin, eta etxegabetuen elkarte batek okupatutako etxe batean topatuko du babesa. Gorka Otxoak gorpuzten du Pelloren pertsonaia. Gorka Otxoaz gain, Miren Gaztañaga, Josean Bergoetxea, Gurutze Beitia eta Mikel Losada aktoreek ere parte hartzen dute. Komedia soziala egin du Patxok, non musikak ere protagonismo handia duen, parte hartuko duten musikarien zerrendak erakusten duenez: Ainhoa Arteta, Xabi Solano (Esne Beltza), Gose, Francis (Doctor Deseo), Natxo de Felipe, Oreka Tx eta Gatibu daude parte-hartzaileen artean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Arope adierazlea, errentaz gain, bazterketa soziala kontutan hartzen dituena

og. Abe 1 , 2016
Arope adierazlea ezagutu dugu EHUko irakaslea eta ekonomialaria den Endika Alabort Amundarainekin. Pobrezia neurtzeko indize bat da, European Anti Poverty Networkek – EAPN egindakoa. Beste pobrezia indikatzaileen aldean, bazterketa soziala, errenta (pobrezia erlatiboa), enplegu intentsitatea eta material gabezia ere kontutan hartzen ditu Arope adierazleak. Arope indizea Nafarroan: http://www.eapn.es/estadodepobreza/ARCHIVO/documentos/Informe_AROPE_2016_NAVARRA.pdf Arope indizea […]

Honekin lotuak