Danona Donea alter jaialdia Uztaileren 13an burutuko da Mundakan, Eleder Aurtenetxe lagunak ekarri dizkigu topaketa honen xehetasunak. Bigarren urtez eta egun oso batez Santa Katalina eremua sormenez beteko dute. Artista-hartzaile polaritatea alboratuz, etorritakoen proposamenetarako tokia egongo da jaialdiaren hasierako agenda zurian. Parte hartzaileek proposatutako kontu bakoitzak bere txoko-tartea izango du egunean zehar.Autogestionatutako jaialdiak bestelako proposamen bat dakar, sormen kolektiboa, bat-batekotasuna eta ezusteko konexio sortzaileak. Dantza, clown, margoa, ipuina, performance-a, musika, kantua, errezitaldiak, perkusioa, antzezpena, i-bilerak, jolasa, txalaparta,…Artisautza eta jendarteko esperimentazioa. Elektrizitaterik gabeko ekimena prestatu dute Danona Doneagaz. “Txosnarik gabekoa, hurbilekoa eta xumea“, azaldu dute antolatzaileek. Naturak eskaintzen duen orografiaz baliatuko dira eszenatiko aparta izateko.
Izena emateko :Danona.Donea@gmail.com
Deskargatu hemen.