Beñat Iturriozek ‘Enarak’ dokumentala aurkeztu du: euskarazko rockaren lehen urratsen memoria

1967 urtean gaude, diktadura frankista betean. Askatasun egarri ziren gazte batzuek Donostiako seminarioan elkartu, eta apaiz izateko bidea utzita, bestelako fede bati ekin zioten: musikarenari. Hala sortu zen Enarak taldea, garai hartako Euskal Herrian guztiz arrotza zen zerbait eginez: pop, rock eta psikodelia estiloak euskaraz jotzen. Lau urtez hamaika kontzertu eskaini zituzten, jendea dantzan jarrita, baina 1971n, misteriotsuki, desagertu egin ziren. 50 urte geroago, taldeko abeslariaren semea, Beñat Iturrioz, aitaren eta Enarak-en arrastoen bila abiatu da. Haren dokumentalak, Enarak, bilaketa pertsonal eta kolektibo bat bihurtzen du istorio hura: ornitologia, collage estetika eta memoria historikoa uztartuz. Urriak 21ean Kafe Antzokian aurkeztuko da Enarak dokumentala. Gaur, Beñat Iturriozekin hitz egingo dugu, dokumental honen sorkuntza prozesuaz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kulturaren Jaialdi bilakatuta, 60 urteko ibilbideari jarraipena emango dio Durangoko Azokak

al. Urr 20 , 2025
Durangoko Azokak 60. aldia izango du aurtengoa, eta «egokitzen» eta «hobetzen jarraitzeko» hainbat aldaketa izango direla adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kudeatzaileak. Betiere proiektuaren funtsari eutsita. 60 urteko ibilbidea egingo du aurten Durangoko Azokak, baina data borobil baten ospakizunean zentralitatea jarri beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du […]

Honekin lotuak