Euskal zinemaren ingurukoak ARGIA astekarian

Maria Ortega kazetariarekin Argia astekariaren errepasoa egin dugu. Donostiako Zinemaldia abiapuntu hartuta, zinema izan dugu hizpide, eta astekarian ere gai nagusietako bat da. Astekariak euskal zinemaren azken 20 urteetako bilakaera aztertzen du, Euskal zinema 2005-2025. Hasiera bat liburuan oinarrituta. Liburua Josu Martinezek eta Samara Veltek koordinatu dute, eta euskal zinemaren egoera aztertzen du, datuetan eta ikerketa akademikoetan oinarrituta. Artikuluaren ideia nagusia da 2005etik euskal zinema asko hazi dela, baina oraindik ere industria hauskorra dela. 2005. urtea mugarritzat hartzen da, Aupa Etxebeste! filmaren estreinaldiarekin, eta ordutik euskarazko filmen ekoizpena nabarmen handitu da.Azalean, berriz, Haidi Giuliani eskaini diote. Carlo Giulianiren ama da. Carlo Giuliani 2001ean hil zuten, Genovako G8aren aurkako protestetan, Poliziak manifestarien aurka su-armak erabili zituenean.Bukatzeko, Amets Zulueta Martinez zinemagile eta zinema-teknikariari egindako elkarrizketa komentatu dugu. Elkarrizketan, besteak beste, arteari eta konpromiso politikoari buruz hitz egiten du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Abarka taldearen Si vis pacen parabellum antzezlanaz

ol. Ira 25 , 2026
Abarka Antzerki Taldeak berriz ere eszenatikora eramango du bere azken lana, Si vis pacem para bellum, “Bakea nahi baduzu, prestatu gudarako” esan nahi duena. Bi urteko sorkuntza-prozesuaren ostean, taldeak mojen mundua jarri du istorioaren erdigunean, baina ohiko obedientziatik urrunduta: konbentutik kanporatzeko aginduaren aurrean, erresistentziari eta matxinadari ekingo diote protagonistek. Musika, […]

Honekin lotuak