Cerberus putre-funtsak Basauriko bi bizilagun kaleratzeko asmoa salatu du Batu etxebizitza sindikatuak

Azaroaren 13an mobilizazioa deitu dute Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian “erresistentzia” egiteko.  Batu Elkarlaguntza Sareak salatu duenez, Cerberus putre-funtsak bi bizilagun kaleratzeko prozesua abiarazi du Basauriko Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian. Egoera horren aurrean, sindikatuak mobilizazioa antolatu du datorren azaroaren 13rako, “erresistentzia eta elkartasuna” aldarrikatzeko. Baturen arabera, beren helburua alokairu soziala lortzea da, eta proposamen hori helarazi diete higiezinen agentziako arduradunei. Hala ere, sindikatuak salatu du enpresaren jarrera itxia izan dela.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #270: Buzz Kull, Victories at Sea, The Temper Trap, Tu-K, Empty Files, Molchat Doma, Sorry

ar. Aza 11 , 2025
Gaurko saioan, lehenengo gonbidatua Buzz Kull izan da. Australiatik dator, eta bere musikan 80ko hamarkadako post-punk eta elektronika nahasten ditu. “Truly Madly Deeply” eta “Darkness” abestiekin atmosfera hipnotiko eta ilunetan murgildu gara. Jarraian, Victories at Sea talde britainiarraren In Memory Of diskoa ekarri dugu. Taldea Birmingham hirian sortu zen eta […]

Honekin lotuak