ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Pañagarikanorekin. Azala eta bi erreportaje palestinar erresistentziari eskaini dizkiete eta hori izan dugu mintzagai. Bestalde, urriaren amaieran egingo den Biodibertsitateari buruzko COP16 biltzarra, eta badirudi lehendabiziko aldiz “arazo larritzat” joko dutela ekosistemaren galera. Bukatzeko, Montse Bordari elkarrizketa. 63 urteko iruindarra da bera eta modu ez-profesionalean beti ibili da artearen inguruan.
Bilboko Arte Eder Museoak Antonio de Guezala margolariaren lanaren funts artistiko eta dokumental baliotsuaren zati esanguratsu bat gehitu dio bere bildumari, familiaren dohaintzari esker. Tartean margolanak eta marrazkiak, liburu eta aldizkarietako ilustrazioetarako diseinuak, kartelak, dekorazio eta eszenografietarako bozetoak, obra grafikoa, altzariak eta bere liburutegi pertsonalaren zati bat– 7.400 objektu baino […]