Hilaren 15ean hasiko da, Foru Liburutegian. Kopurua mugatua da eta egun horretan bukatuko da izena emateko epea. Emakumeen presentzia komikigintzan aztertuko dute, eta Josune Muñoz tailerraren dinamizatzaileak kontatu digunez, ondo pasatuko dute abendura arte luzatuko den horretan.
Mugikortasunaren Aste Europarra hilaren 16tik 22ra egingo dute Bilbon. Iñaki Barcenaren ustez, berriz, oso gutxi da Bilboko Udalak arlo honetan egiten duena, nahiz eta Bilboko datuak (autoaren erabilerari dagozkionak) hain txarrak ez izan. Arazo nagusia Bilboaldean dugu, egunero errepideak beteta baititugu horrek dakarren guztiarekin: kutsadura, zarata, erregai fosilen zarrastelkeria… Bukatzeko, […]