LABek, ELAk eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea egin du Bizkaiko Justizia Jauregiaren aurrean; ordu berean, administrazioko langileak Gipuzkoan ere elkartu dira, Foru Aldundiaren aurrean. Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde eta oldarraldi euskarafoboaren aurka agertu dira. Hiru eragileek adierazi dute Eusko Legebiltzarrean Funtzio Publikoaren Legea egokitzeko eztabaida ezin dela mugatu oldarraldiari erantzun eta atzeraldia gelditzera, eta egungo hizkuntza-eskakizunen paradigma gainditu eta euskarari, gutxienez, gaztelaniak duen estatus bera aitortzeko eskatu dute.
Deskargatu hemen.

