HAUXE GURE LURRA: Negazionismoak klima larrialdiaren aurrean

Gaurkoan Josu Larrinagak berriro negazionismoa ekarri digu mikrofonoetara. Hiru negazionismo mota daudela azaldu digu: Lehenengoa eta potoloena, gizakiak eragindako klima aldaketarena, bazirudien atzeraka zihoala, baina azkenaldion indarra hartu du, errealitateak kontrakoa agerian uzten duen arren. Trumpek bultzatu du ebidentzia zientifiko guztien aurka doan errealitate agerikoaren arbuioa. Muturreko fenomeno meteorologikoak gero eta maizago gertatzen dira eta gero eta gogorragoak izan ohi dira. Bigarren negazionismoa, emergentzia klimatikoa, duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak berak aldarrikatua, baina beroni aurre egiteko politika publikoak lagunduta etorri ez dena. Energia berriztagarrien zabalpen uzkurra edo atzerakoia, industriala eta fosilista planteatzen da, negazionismo hipokrita bat, erregai fosilen bazterketa behin eta berriro atzeratzen duena (retardismoa). Azkenik, hirugarrena, ekologismoaren lerroetatik dator eta energia berriztagarrien ekipamenduen aurkakoa da, azpiegitura horien aurkako mobilizazioa zabaltzen da, argudioak Interneteko azoka faltsuan erosita, betiko kapitalismoaren eskutik datorrela argudiatuta. Bitartean, bestelako alternatiba berriztagarririk ez da bilatzen, energia kontsuma murrizteko ahaleginik ez da egiten, eta erregai fosilen kontsumoa jaistea ez da planteatzen, benetako larrialdi edo emergentzia batean egongo ez bagina legez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #139: Material aurreratu jasangarrien ingeniaritza (Erlantz Lizundia)

og. Urt 15 , 2026
Erlantz Lizundia irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Material Aurreratuen Ingeniaritzan doktoratu zen 2011n UPV/EHUn. Erlantz British Columbiako (Kanada) eta ETH Zuricheko (Suitza) unibertsitateetan egon zen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren, ikertzaile bisitari gisa. Material berriztagarrietan eta biodegradagarrietan (zelulosa, kitina edo lignina) oinarritutako material eta teknologia […]

Honekin lotuak