Jesus Arpal zena gogora ekartzen hasi du gaurko saioa Josuk. EHUko soziologia irakasle hark erakutsi baitzion behinola Josuri Territory and Function: The Evolution of Regional Planning liburua, John Friedmann, Clyde Weaver ikerlariek idatzia. Lurralde antolakuntzaz dihardu eta hirigintza politikez, lurraldea vs. funtzioa, aurrerazalekeria… Lurralde antolakuntzak garapen funtzional eta espazialaren plangintzaz, erabaki exogenoez, enpresa handien eta estatuen estrategiez eta erabakiez eta, horien aurrean, tokikoen erabakimena defendatzen duten jarrera ekologistez. Teknologiarekiko menpekotasuna vs. naturarekiko konexioa… Lurralde plangintzak tokikoen ikuspegia eta nahiak errespetatu beharko lituzke. Adibidez, azkenaldion Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako energia berriztagarri egitasmo garapenzaleek ahaztu egiten dute tokiko jendeen eskumena eta eskubidea.
Deskargatu hemen.