HAUXE GURE LURRA: Sinbiosia ala egoismoa

Bilakaeraren inguruan eraiki diren teorietan gen berekoiaren eta talde-portaera sinbiotikoa tesiak kontrajarri dira, espezieen bilakaera zerk bideratzen duen azaltzeko. Alde batetik, Dawkins-en gen berekoia deritzon azalpena George C. Williams-en Adaptation and Natural Selection lanean oinarritua dago eta, haren arabera, bilakaeraren gakoa geneetan dago. Horren aurrean, gakoa organismoan eta taldean dagoela uste dute Lynn Margulis eta beste batzuek. Aurreko batean azaldu genuen moduan, Margulisek zioen sinbiosian dagoela gakoa, bizitzak planeta ez zuela gatazken bidez konkistatu, kooperazioaren bidez baino. Edozein modutan, bilakaeraren inguruan dagoen dikotomia hori gizateriak egun munduarekiko eta naturarekiko duen harreman gatazkatsura eramaten badugu, ba ote dugu prospektibarik egiterik?

Zehatzago planteatuta: gizateria, gizartea, gizakiz osatutako organismo bat da? Hobbes-ek, “Homo homini lupus” zioenak, Leviatan munstroa gizakiz osatutako eraikuntza moduan irudikatzen du. Gauzak horrela, gu bere baitan gaituen gizateriaren munstro horren bilakaera bideratzerik dago? Gure gizartean kapitalismoa garatu zenez geroztik . gen egoista nagusitzen ari dela dirudi, eta horren garapenak une honetan amildegiraino eraman gaitu, gizateriaren biziraupena kolokan jartzeraino. Gizateria izeneko organismoaren sen onak, ikuspegi sinbiotikoak lortuko ote du norabidea aldatzea? Hara! Konturatu gabe ikuspegi biologikotik soziopolitikora igaro gara…

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hotzaren aurrean beroa sortzen ikasteko aholkuak Oier Gorosabelekin

az. Ots 9 , 2022
Gaurkoan gorputzaren tenperaturaz mintzatu gara Oier Gorosabelekin,  gorputzak hotzaren aurrean beroa sortzen ikasi dezake, izan ere txikitan umeak garenean berez egiten dugu. Bere esperientzia konpartitu du. Edozeinek egin dezake gauza bera. Ez dago denendako balio duen formularik, jakina: «hozkirritasun» arazoak gradu desberdinak izan ditzake; gorputzak ez du berdin erantzungo aurretik […]

Honekin lotuak