MUSIBLA #281: Buzz Kull, Mandy, Indiana, Ella Red, Portugal. The Man, Argazki bat Behelainoan, Nogen, S.G. Goodman

Gaurko saioaren lehenengo txanpan, Buzz Kull Marc Dwyer australiarraren proiektua edukiko dugu, elektronika ilunaren eta cold wave doinuen artean mugitzen dena; dantzarako erritmoak eta giro malenkoniatsuak uztartzen ditu, “Darkness” eta “Truly Madly Deeply” bezalako singleetan entzun daitekeen bezala. Hurrengo gonbidatua Mandy, Indiana Manchester inguruko laukote esperimentala izango da; URGH disko berrian zarata elektronikoa, bateriaren intentsitate fisikoa eta Valentine Caulfielden ahots performatiboa nahasten dituzte, post-punk eta club giroko eztanda hipnotikoetan. Aurrera egingo dugu Ella Red pop ilun eta etereoarekin. Kantautore gazte bat da; bere lehen diskoan, It’s Not Real, ahots-tarte zabalarekin eta ekoizpen ilun batez atonduta, haserrea, zauria eta ahalduntze pertsonala lantzen ditu. Orain Portugal. The Man taldearen txanda izango da. Alaska jatorriko baina Portlanden finkatutako indie taldea da; Chris Black Changed My Life diskoan pop psikodeliko eta erritmo dantzagarriak uztartzen dituzte, lagunarteko giro alaia eta doluaren itzala aldi berean ekarriz. Etxera bueltatuko gara hurrengo taldeari ateak irekitzeko. Argazki bat Behelainoan taldeak Gipuzkoako eszena alternatiboan esanguratsua den taldea da; Geldi Gu Eta Dena Huts EP-ak bost kantu ditu eta Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu da, post-hardcorearen, rock ilunaren eta testu sozialen arteko elkargunean. Euskal Herrian jarraituko dugu Nogen taldearekin (indie-pop/folk giro emozionalekin ezaguna), eta Galdu Baino Lehen lanarekin berriz ere melodien goxotasuna eta ahots konbinazioak lehen lerrora ekartzen dituztela azpimarratu da sarri. Bukatzeko, S.G. Goodman Kentucky-ko kantautoreak bere hirugarren diskoa kaleratu du, Planting By The Signs; folk eta country doinu motel baina kargatuetan ahots berezi eta indartsuak hegoaldeko istorio pertsonalak, memoriak eta naturarekiko lotura jartzen ditu erdigunean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sortzaile gazteen lanak “Emergenteen Zikloa”

ar. Ots 10 , 2026
Pabeloi 6 aretoak sortzaile gazteei ahotsa emateko Emergenteen Zikloa antolatu du otsailaren 12tik 15era arte. Emanaldien ondoren, solasaldi bat izango da publikoarekin. Azken urteotan konpainia sortu berrien antzezlanentzat oholtza bat eskaini izan du, tarteka, Bilboko Pabiloi 6 guneak. Lau antzezlan taularatuko dituzte beste horrenbeste konpainiak; horietatik bi izango dira euskaraz, […]

Honekin lotuak