Beste asteburu batez Bilbo Hiria bizipoztu dugu. Asteon Oporrak Bakean elkartea ezagutzeko aukera izan dugu. Elixebete izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara solasean. Programa honen bitartez, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan hartzen dituzte. Horrela, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.
Deskargatu hemen.

