The Notwist Alemaniako talde beteranoak indie rock eta elektronika esperimentalaren arteko muga hausten jarraitzen du, atmosferak eta melodien xehetasunak oso zainduta. News from Planet Zombie disko berritik datozen “Projectors” eta “X-Ray” abestiek haien azken urteetako soinurik zinematografikoena erakusten dute. Hurrengo gonbidatua Sharp Pins taldea da. Chicagoko gitarra-talde honek power pop eta slacker rock giroan mugitzen da Radio DDR diskoan. 2025ean argitaratutako lan honetan kantu labur eta zuzenez osatutako bilduma daukagu. Aurrerago gure bidean, Smerz bikote norvegiarra aurkituko duzue. Art pop, R&B alternatiboa eta elektronika intimista nahasten dituzte Big City Life disko kontzeptualean, hiriko bizitzaren argi eta itzalak aztertuz. Aurreko saioan ere ekarri genuen Kadebostany proiektua. Pop modernoaren, folkaren eta elektronikaren arteko nahasketa zinematografikoa egiten dute The Outsider disko berrian. Etxera etorrita, Arima taldeari agur egingo diogu. Euskal indie emozional eta atmosferiko bat jorratzen dute Ez Dago Amor lanean, gitarra geruzak eta ahots sakonak protagonista direla. Diskoaren izenak berak distantzia afektibo eta harreman gatazkatsuen inguruko tonua markatzen du, eta letra introspektiboek intimitate ilun samar bat sortzen dute. Ondoren, Gailu taldearen rock eta punk ukitudun musika, spoken words klabean abesten dute eta zirrikitu asko eskaintzen dituzte Bizi eta Ixo! diskoan. Ukitu elektronikoago batera goaz Baxter Duryren pop narratibo eta ironikoarekin. Alde intimoena jorratzen du Allbarone lanean. Damien Rice kantautore irlandarrak folk intimista ekarri dugu amaierako une hauetan entzuteko. My Favourite Faded Fantasy diskoan abesti luze eta geruza asko daude, isiltasunetik orkestra-zabaleraino doazen dinamikekin, beti ahots hauskor eta hunkigarriaren inguruan antolatuta. Maitasun hautsiak, errua eta oroitzapen lausotuak dira lan honetako ardatz nagusiak.
Deskargatu hemen.

