MUSIBLA #42: Beach House, Amen Dunes, John Prine, Behi Bideko Andere Xuriak

Aupa lagunok, berrikuntza asko saio honetan. Baltimorretik datorren Beach House taldearen Dark Spring abestiarekin hasiko gara. Giro espazialak sortzen maisu agertzen zaizkigu, eta hori berresten dute Space Song izeneko bigarren abestiarekin. 7 du izena bere azken diskoak. Segidan, Damon McMahon-en proiektua, Amen Dunes, bertatik Blue Rose eta Miki Dora abestiak entzungo ditugu. Speedy Ortiz taldeak Twerp Verse albuma kaleratu du 2018 honetan eta bertatik pare bat abesti ekarri ditugu. John Prine country musikaren mito bat da, bere azken diskoak The Tree of Forgiveness du izena, sakon eta erreala, bertatik Summer’s end eta Knockin’ on your screen door. Eleanor Friedberger-en Rebound, Iceage taldearen Catch It eta The day the music dies eta Behi Bideko Andere Xuriak proiektu zoragarriaren Aresti hun izango dira gure azken gonbidatuak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Era Batera taldearen Antipodetan lan berria ezagutu dugu Gaizka Salazar eta Jurgi Ekizarekin

og. Ira 20 , 2018
Era Batera taldeak “Antipodetan” lana aurkeztu digu, Gaizka Salazar eta Jurgi Ekiza batu zaizkigu. Talde berria,  kantu berriak,  baina ezagunak eta ez hasi berriak dira. Era Batera uda aurretik aurkeztu zuten Antipodetan kantua eta proiektua gaur aurkeztu digute.  Gaizka Salazarrek sustatutako taldea dugu, Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak […]

Honekin lotuak