Aurten mende laurdena beteko du Bidasoaldeko euskarazko irrati libreak; Antxeta irratiak: 25 urte dira Antxeta Irratiak uhinetan eta kalean, komunitatea josten, euskarari ahotsa ematen eta eskualdeko errealitatea kontatzen daramatzanetik. 2001ean sortu zenetik gaurdaino, tokiko komunikazioaren eta kulturaren erreferente bihurtu da. Urtemuga berezi hau ospatzeko, Antxeta Irratiak ekitaldi artistiko berezia antolatu du: datorren otsailaren 26an, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Ficoba erakustazokan. Sorrerako testuingurua, ibilbidea, egungo lana eta etorkizuneko erronkak oholtzaratuko dituzte, eskualdeko hainbat artistaren laguntzarekin: bertsolariak, musikariak, margolariak, idazleak, trapezistak eta beste hainbat sortzaile elkartuko dira ospakizun honetan. Gaur, Antxeta Irratiaren 25 urteko bidea gogoratu dugu Aitziber Zapirainekin batera.
Deskargatu hemen.
