Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo izan dira. Edizio erabat berritua dakarte, euskal kulturaren dibulgazioko “klasiko garaikide bat” bilakatua da jada liburua. Euskaldunontzat, alde batetik, guk geuk gure hizkuntzaz gain, euskaldunon tradizozko unibertso kulturala eta mundu ikuskera ezagutu dezagun, baina kanpotarrentzat ere, gure herria ezagutu dezaten tresna garrantzitsua izan da azken 32 urteotan, euskaraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez milaka ale zabaldu direlako munduan zehar.
Deskargatu hemen.

