Ehun zuntz begetala da kotoia, kotoi landarearen hazia inguratzen duena. Jatorriz eskualde tropikal eta subtropikaletakoa. Amerikan, Afrikan eta Indian badira espezie autoktonoak. Kotoi hitza arabieratik dator, “al-qutn” hitzetik. Gaur egun, munduan ekoizten den zuntz naturalik garrantzitsuena XIX. mendean hasi zen industrializazio prozesuarekin nabarmentzen. XVIII. mendean Ingalaterran, makina berriekin (batez ere Jenny irulea) Indiatik ekarritako kotoia lantzen hasi ziren Manchester inguruan -cottonpolis ere deitu izan zioten- eta munduko lehenengo ekoizlea bilakatu zen hiri hura. XIX. mendean, Indiakoarekin nahikoa ez eta AEBetan gorakada handia izan zuen ekoizpenak, horretarako Afrikatik esklabuak ekarrita. 1861ean gerra zibila edo Sezesio Gerra hasi zen bertan eta ekoizpena eten zen. Egun, munduan, 100 milioi pertsona bizi dira kotoiaren inguruan eta guk, gaurkoan, kotoiari buruzko hainbat kantu aukeratu ditugu, batez ere herri abestiak, tradizio afroamerikarretik sortutakoak.
Deskargatu hemen.
Entzun ditugun kantuok:
- Cottonfields (Leadbelly, 1940)
- Cottonfields (Creedence Clearwater Revival, 1969)
- Cottonfields (The Beach Boys, 1969)
- I Never Picked Cotton (Johnny Cash, 1996)
- Alas de algodón (Vainica doble, 1980)
- Pick a Bale of Cotton (Leadbelly, 1945)
- Mississippi Boweavil Blues (Charley Patton, 1929)
- Song of the Cottonfields (Duke Ellington + Kentucky Club Orchestra, 1926)
- Cotton Eyed Joe (The Chieftains, 1992)
- Hey Mr. Cotton Picker (Eddie Cochran, 1957)
- Low Cotton (Josh White, 1933)
- Cotton Need a Pickin’ ( Bernice Johnson Reagon, 1965)
- Pick a Bale of Cotton (Ray Cooder + Taj Mahal, 2022)

