Ehundaka lagun oldarraldiari aurre egiteko “Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen desofizializazio prozesua» sakontzea ekarri du. «Unibertsitatera sartzeko proben auzian gertatutakoak ondorio larri eta nabarmenak ditu euskararen ofizialtasunari dagokionez», nabarmendu du Eskisabelek Bilboko Ingeniaritza Eskolaren kanpoaldean. Jendetza batu da hiru hiriburuetan, Euskara guztiontzat, justizia euskararentzat lelopean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #297: Bide, Boards Of Canada, Somak, Tiga, Twisted Teens, Underscores, Habia

og. Uzt 2 , 2026
Gaurko saioan, bide pertsonaletik eta zaurgarritasunetik abiatuta elektronika esoteriko eta pop esperimentalagoetara egingo dugu bidaia. Lehen geltokia Bide izango da, Bidean gaude bere lehen diskoarekin; hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, melodia eta letra zintzoekin, eta ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Hurrengo gonbidatua, Boards Of Canadarena […]

Honekin lotuak