Izaki gardenak taldeak Orubea eta Sitsa lanak argitaratu eta bira egin osten berriro “ gero arte” esatera doa, baina bi kantu eder ere argitaratu dituzte eta biratxo ederra egingo dute udazkenean. Jon Basaguren izan da gurean. Azaroaren 5ean egingo dute birako azken kontzertuetatik lehena, Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 13an Atarrabiako (Nafarroa) Totem aretoan joko dute, Bide taldearekin batera. Biharamunean, hilaren 14an, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean izango dira, Hondora taldearekin. Azaroaren 21ean Berrizko (Bizkaia) kultur etxean arituko dira. Eta, azkenik, hilaren 27an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan emango dute bira amaierako azken kontzertua, Sara Zozaiarekin batera.
Deskargatu hemen.
