43º23’44”N antzezlana bihar Liburu Anarkistaren Azokan Areatzan

Olatz Gorrotxategirena da 43º23’44”N antzerkia eta bihar hasi eta igandean amaituko den Liburu Anarkistaren XVIII. azokan ikusteko aukera izango da. Antzerkia larunbatean iluntzeko 21:00etan egingo du Areatzan bertan izango den karpa batean. Olatzek azaldu digu antzerki dokumentalaren diziplinan sartu daitekeela antzerki hau. Gaineratu digu, aititeren anaiaren desagerpena izan zuela oinarri obra hau osatzerako garaian; hau da, etxean bizitakoa eraman du taulagainera. Antzerkia osatzeko dokumentuak izango ditu bidelagun, eta horietako bat da hil dagoen bere aititerena. Aitortu digu ilusioa egiten diola antzerkia egiteak, bere aititerekin hitz egiteko modu bat delako.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaltegia baino gehiago

al. Mai 27 , 2024
Kurtso amaiera heltzear dago: ikasle askori azken hilabete falta zaie eskola orduak amaitu eta oporrak hartzeko. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei hilabete eskas falta zaie ikasturtea amaitzeko. Gainera, euskaltegiak datorren astean, ekainean, emango die ongi etorria ikasle berriei, udako ikasleei. Isabel, Josune eta Andrea ikastaro trinkoko ikasleak Bakaikutik etorri berri dira […]

Honekin lotuak