Hiria ez da ikusten bakarrik: entzun ere egiten da. Kaleetako trafikoa, obrak, terrazetako elkarrizketak, jaietako musika, kontzertuak, haurren jolasa… Soinu horiek guztiek osatzen dute bizi garen hiriaren soinu-paisaia. Baina denok ez dugu modu berean entzuten, eta denok ez dugu soinu bera sortzeko edo jasateko aukera bera. Horregatik, gaur galdera bat jarri nahi dugu mahai gainean: nork du hirian zarata egiteko eskubidea? Non dago kultura, bizitza eta atsedenaren arteko oreka? Eta, batez ere, nork erabakitzen du zer den musika eta zer den zarata? Gai honen bueltan hitz egingo dute ostegunean Jazzon aretoan. hiriaren soinu-paisaiari buruzko zuzeneko elkarrizketa bat egingo dute.
Cristina Palmese arkitekto, artista eta ikertzaileak eta Zigor Iturbe Martin EHUko arkitekto, musikari eta irakasleak parte hartuko dute. José Luis Canal pianistak zuzeneko musika eskainiko du.
Urban bateko kide den Gorka Rodriguez eta Zigor Martin ditugu gurekin.
Deskargatu hemen.
