1992an sortu zuten PiL.T. taldea Mungian, eta badirudi Rafa Rueda, David Gonzalez, Aitor Abio eta “Xanpe” berriro ere bueltan datozela. Gaur zazpi kaleratu zuten Garai Honetan abestia, eta Rafa Ruedaren hitzetan, zintzotasun ariketa bat izan da abesti hau. Bestalde, Rafak argi utzi du inongo espektatibarik gabe kaleratu dutela abestia, baina kantak izandako harrera uste zutena baino hobea izan dela. Musika gehiago etorriko den ez daki, baina azpimarratu du kontzertuak badatozela eta dagoeneko 10 data inguru lotuta dituztela.
Deskargatu hemen.