Bilboko meatzaritzaren historia ez da soilik meategietan edo industria-paisaian aurkitzen; gure auzoetako kaleetan, eraikinetan eta bertan bizi izan diren pertsonen memoria kolektiboan ere utzi du bere arrastoa. Bertan erakusketa bat aurkituko dugu. Iragan hori ezagutu, berreskuratu eta belaunaldi berriei helarazteko asmoz sortu du Aldauri Fundazioak San Luis GUNEA, San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazako 5. zenbakian kokatuko den gunea.
Gaur ateak irekiko ditu lehen aldiz, San Frantziskoko jaien egitarauaren barruan, eta bertan Bilboko meatzaritzaren inguruko historia, memoria eta ondarea ezagutzeko aukera izango da. San Luis GUNEAren atzean dagoen proiektua eta auzoarekin duen harremana hobeto ezagutzeko, Aldauri Fundazioarekin hitz egin dugu.
bisita gidatuak eskatzeko: sanluisgunea@aldauri.org
Deskargatu hemen.
