Maiatzaren 29ko mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute pentsionistek

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua, euskal sindikatuak eta beste eragile batzuk  maiatzaren 29ko mobiliazioan parte hartzeko deia egin dute. Eskakizunen artean, besteak beste 1080 euroko  gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute. Bestalde, Espainiako gobernuak martxan jarri duen erreforma berriari buruz, adierazi dute, pentsio sistema publikoaren erasoa dela; aurreko baldintzak zaildu eta jubilazioa atzeratzea ekarri dezakeela.  Era berean, nabarmendu dute, pentsio pribatuen aldeko apustua dela eta ez dagoela inolako konpromisorik gutxienekoa pentsioa bermatu eta emakumeen diskriminazioa konpontzeko. Guzti horren aurka egiteko maiatzaren 29an antolatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.

Hiru urte daramatzate pentsionistek eskubideak aldarrikatzen, baina hala ere, Euskal Herriko eskubide sozialen elkartea osatzen duten sindikatu eta eragileek argi dute, ez dela soilik pentsionisten borroka, baizik eta langile guztiena.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "What´s going on" (Marvin Gaye) #Bertsioak

al. Mai 24 , 2021
Gaurko bertsioa saioan Marvib Gaye kantaria izan du hizpide.Marvin Gayek azken 20 urteetako arrakasta musikala ezagutu zuen. 1960ko hamarkadako estatubatuar artistarik ezagunenetako bat izan zen, eta 1971n musika mundua elektrizatu zuen What ‘s going on albumarekin. Bere ahots leun eta erritmikoagatik ezaguna, Tamla-Motown diskoetxearen eskutik ospetsu egin zen, eta agian […]

Honekin lotuak