Larunbatean Skabidean taldea Kafe Antzokian

“Hau errepikaezina izan da”. Horrela deitzen da Skabidearen azken lana eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Antonio Iriarte taldeko bateria-jolea da eta berarekin aritu gara diskoaz eta kontzertuaz berbetan. Diskoak 17 abesti ditu eta guztiak joko dituzte kontzertuak; nahiz eta, aurreko diskoetako abestiak ere joko dituzten. Iriarteren hitzetan, azken albuma gordinagoa da eta lizentzia gehiago hartu dituztela ere azaldu du. Larunbateko kontzertuan sorpresak izango direla ere gaineratu du. Sarrerak Kafe Antzokiaren webgunean daude eskuragai.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: WATERPOLO, URETAKO JOKOA ALETU DUGU GAURKOAN

og. Urr 31 , 2024
Water eta polo, uretako joko jostagarria aletu dugu gaurkoan Jon Lopez Leioa Waterpolo taldeko entrenatzailearekin Leioa waterpolo taldeak aurten 25 urte bete ditu, mende laurdena. Zorionak! Kolaboratzaileak ere bisitan izan ditugu: Julen Zelaietak, ekialdeko txoriak, Xorroxin irratitik kirol-berriak ekarri dizkigu, Ane Zabalak Eskirol lana egin du eta ikus-entzunezko beste proposamen […]

Honekin lotuak