AZETek bi emakume eta bi adingaberen etxegabetzea gelditu du Bilbon

Patricia, haren alaba Yuli eta bi bilobak Iturribide kaleko etxebizitzatik botatzekoak ziren astelehen honetan. Sindikatuak salatu du familiak ez zuela etxebizitza alternatiba duinik. AZET Etxebizitza Sindikatuak gelditu du urriaren 26an Bilboko Iturribide kaleko 94. zenbakian egitekoa zen etxegabetzea. Patricia, haren alaba Yuli eta bi biloba adingabeak bizi dira bertan. Kaleratzea 08:30erako zegoen aurreikusita, eta familiak eta sindikatuak elkarretaratzea deitua zuten hura geldiarazteko. AZETek zabaldutako prentsa oharraren arabera, etxegabetze aginduaren oinarrian dibortzio-sententzia bat dago: ebazpenak Patriciaren senar ohiari esleitzen dio familiaren ohiko etxebizitzaren jabetza. Sindikatuak azaldu duenez, gizona beste bi etxebizitzaren jabe ere bada.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizipoza antzezlana estrernituko da eta lau astez Pabellon 6 aretoan egongo da ikuskai

al. Urr 26 , 2026
Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen Bizipoza antzezlana bihar estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian, 19:30ean. Familia bateko korapiloak, elkar zaintzeko ahaleginak eta elkarri eragindako minak komediara ekarri ditu, Pabellón 6en ekoizpen berrian. Gaur gurekin dugu Patxo Telleria. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261026_bizipoza_patxo_telleria.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak