LIBURUEN MINTZOA: Olatz Mitxelenarekin solasean “Etxe harrotz hau” liburuaz

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. Astean behin Mikel Antzak idazle bat gonbidatuko du LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaiora.

Bosgarren saioko gonbidatua Etxe arrotz hau narrazio bilduma idatzi duen Olatz Mitxelena izan da. Liburuko hamar kontakizun labur eta trinkoen inguruan aritu zitzaigun idazlea. Horrezaz gain, Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik Liburuen Errepublika Txikia literatur irratsaioa egiten diharduen taldeko Aitziber Iturriagak Amelie Nothomben euskara ekarritako bi eleberri gomendatu zizkigun: Katilinarena eta Durduzaz eta dardaraz. Etxe arrotz hau narrazio liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan ETXE ARROTZ HAU.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: My Morning Jacket eta Jim James Louisvilletarrak

ol. Aza 6 , 2026
My Morning Jacket taldea AEBetako Louisvillen (Kentucky estatuan) sortu zen 1988an. Sustraiak zituzten rock eta country musika eremuetan, baina askotan soinu sikodelikoak eta esperimentalak ere gauzatzen dituzte. Zuzenean jarraitzaile fidelak dituzte eta banda honen emankizunak gogoangarriak izan ohi dira. Guztira 10 bilduma egin dituzte eta gaur egun arte etenik gabe […]

Honekin lotuak