Gaurko gonbidatuak bizitza osoa eman du musikaren aldeko apustua egiten: talentua aurkitzen, taldeei bidea irekitzen eta kantuak grabatu eta zabaltzen. Soñua, Oihuka eta GOR diskoetxeen bultzatzaile izan da, eta haren ibilbidean gurutzatu dira, besteak beste, Barricada, La Polla Records, Hertzainak eta Berri Txarrak. Orain, bizipen horiek bildu ditu Rockers, Radicales y Vascos. Memorias de un productor musical a contracorriente liburuan, Katakraken eskutik. Ostegunean Bilbon aurkeztuko du liburua Sareanen, Musika, arriskua eta oroitzapenak izango ditugu gaur hizpide. Marino Goñirekin.
Deskargatu hemen.

