Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte

Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua ere gaur aurkeztuko dute. Dokumentalak bi zati dituela kontatu digu Bustinzak; batetik, asanbladak izandako eboluzioa ikus daiteke eta, bestetik, 25 urteotan egindako ekintzak bildu dituzte. Arratsaldeko 19:30ean egingo dute aurkezpena eta youtubera igotzeko ideia dutela ere esan du txarraskakideak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Arte Martzialak

og. Mai 30 , 2024
Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan. Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika… […]

Honekin lotuak