Lara Izagirre: “Film laburrak erakutsi nahi du zein ohikoak diren horrelako egoerak emakume ijitoengan, eta zein bidegabea den”

Bihar emango dituzte El Regalo film laburra eta Empoderio dokumentala ZINEBI Bilboko Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian. Gogotsu dago Lara Izagirre Garizurieta zuzendari, ekoizle eta gidoilaria. Bilbo Hiria irratiari kontatu dionez, emakume ijitoekin elkarlanean egindako bi lan dira. Eta Izagirrerekin egongo dira haiek ere aurkezpenean.

Emanaldia bihar izango da, 20:00etan, BBK Aretoan. Bilbon gertatutako gertakari batean oinarritutako istorio bat da El Regalo. Duela urte batzuk andre ijitoek denda batean gertatutako arrazakeria kasu bat salatu zuten, eta horri buruzko ikus entzunezkoa sortzea erabaki zuen Izagirrek: “Film laburrak erakutsi nahi du zein ohikoak diren horrelako egoerak emakume ijitoengan, eta zein bidegabea den”. Izan ere, emakume ijitoek “egunero” jasaten dituzte horrelako egoerak, eta “eragin handia” duten euren bizitzetan.

Empoderio, bestalde, Otxarkoagako antzerki tailer batean egindako sekuentzia inprobisatuak dira. “Komedia dokumental bat” dela azaldu du Izagirrek, eta El Regalo film laburrean landutako gaiak jorratu dituztela, “baina beste tonu batean”. “Oasi bat izan da dokumentala grabatzea. Hain ondo pasatzen genuen, non tailer horretan bizitzen geratu nahi baikenuen”, aitortu du zuzendariak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak