HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakasle talde batek eratua , joan den asteburuan Bilbon aurkeztu dute manifestua, kezka asko planteatu dituzte. Teknologia digitalen erabilera arrazoitua, eskoletako klaustroetan erabakitzeko eskubidea bermatzea, irakasleenganako konfiantza berreskuratzea eta berrikuntza metodologikoa pratikara eraman aurretik kontrastatzea eskatzen du gaur Bilbon aurkeztu duten Hezkuntzartea elkarteak.
Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.