ENHE-ko Unai arangurenek egingo dituzten formakuntza ikastaroen berri eman dizkigu; Otsailaren 15ean eta Abadinon “Nola hasi eta ustiatu ekimen agroekologikoa”ren lelopen jardungo dute; Otsailaren 16tik aurrera Bilbon, “Kontserbak artesanalki nola egin” azalduko dute; hilabete honen amaieran Zornotzan,”Fruita arbolen landaketa eta inausketa”ri buruzko ikastaro teoriko- praktikoa; eta azkenik martxoan zehar, Basauri, Lemoa, Lekeitio eta Galdakaon, “Nekazaritza ekologikoaz” foruma ireki dute. Beti martxan ENHeko lagunak!
Honekin lotuak
-
2014/06/16
IBAIZABAL: “Petrolioa… ez dago gure esku”
-
2010/11/04
IBAIZABAL: Dilma eta Cristina