Karbonoaren mendekoa ez den ekonomia nahi du Jaurlaritzak, baina hainbat eragile ez daude ados. Iñaki Barcenak kontatu digun bezala, hasteko ELA, LAB eta EHNE sindikatuek, Ekologistak Martxan, Sagarra eta Eguzki talde ekologistek eta EKA kontsumitzaileen elkarteak Aldaketaren aurkako planaren parte-hartze metodologia kritikatu dute. Bestetik, gasen isurketaren inguruan Jaurlaritzak ematen dituen datuak ez datoz bat Kyotoko Protokoloaren irizpide nagusitzat hartzen direnekin. Solasaldiaren hasieran, Iñakik pasa den larunbatean Gasteizen burututako Garoñako zentral nuklearraren aurkako elkarretaratzearen berri eman du. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klik HEMEN.
Next Post
PIPERPOLIS: Gariren lan berria, 111akademia eta BAD jaialdia
al. Urr 22 , 2007
Gariren bosgarren bakarkako lana ezagutu dugu “Esperatzara kondenatua”. 111 Akademia ezagutu dugu. Manuel Larramendi kultur bazkunak sortutako akademia. 111 akademiak irakurleari protagonismo gehiago eman nahi dio, euskal literaturgintzaren baitan irakurle soilarena baino paper aktiboago bat betetzeko aukera emanez. Bilbon akademikideak bilatzen ari dira, parte hartu nahi izanez gero; belisari@topagunea.org […]
Honekin lotuak
-
2011/03/10
IBAIZABAL: Hegoamerikako berriak
-
2012/10/22
BIDE GORRITIK: Hauteskundeak EAEn
-
2013/10/18
10ETATIK AURRERA: Literatura Eskola
