Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta […]
Natividad “Nati” Cano mariachi musika jotzen hazi zen. Bere aita eta osaba musikariak ziren Guadalajaran eta zortzi urte zituenerako bazebilen beraiekin profesionalki. 1959an, hainbat taldetan ibili ondoren, Los Angelesera joan zen. 1961ean Million Dollar antzokiko mariachiaren zuzendari izendatu zuten eta izena aldatu zion: Mariachi Los Camperos. Areto honetatik estilo […]
Astelehenero bezala Ekaitz Hernandez teknikari dugula, Izaskun Larrabeiti, J. A. Torre Altonaga “Medius”, eta Jabi Lauzurika elkartu gara euskal futbol taldeak asteburuan egindako jardunak komentatzeko; halaber, gure nesken emaitzak ere hizpide ukan ditugu. Ez dugu ahantzi 4 t´erdiko final erdia eta Titin-Irujo, zein Barriola_Olaizolaren arteko pilota partidak eta bukatzeko […]
Etxebizitza arazo larri bihurtu da hainbat lagunentzat. Pasa den astean, Ramón Fernández Durán ekologista eta idazle madrildarra Bilboko Ekoetxean izan zen etxebizitzaren muinak eta gakoak aztertzeko asmoz: horra hor eskubidea, prezioen arrazoiak, espekulazioa, burbuila, gizarte mugimenduen erantzuna, etxebizitza hutsik… Horretaz eta gehiagotaz aritu da gaurko Solasaldian Josu Larrinaga. Solasaldi hau […]
Argazkian ikusten den Leire Bilbaoren gidaritzapean joan zen Gernikan Azaroaren 19an jokatutako Bizkaiko Txapelketaren lehen final aurrea. Gaurko emanaldi honetan bertan entzundako zenbait pasarteri erreparatu diegu. Gogoratu domeka honetan hilaren 26an alegia 2. final erdia jokatuko dela Getxon. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061124.mp3
Tarte zabala eskaini dio Pedro Elias Igartuak saioaren amaiera aldean Jerry Lee Lewis rock pianojole eta kantari apartari. 71 urte dituela, Last Man Standing (Zutik dirauen azken gizona) izeneko diskoa atera berria du amerikar musikariak, bere indar eta bizinahiaren erakusgarri. Disko horretan rock musikan nor diren guztiak ditu laguntzaile, […]
Arlo berezia dauka Bilboko Zenbat Gara elkarteak umeen aisialdi eta astiladiaz arduratzeko. Solasaldi honetan Kurkuluxetan deritzan umegunearen arduraduna den Koldo Zelestinorekin mintzatu gara. Gai ugari erabili ditu berak elkarrizketa luze honetan; honako hauek, besteak beste: Bilboko Kafe antzokian domeka guztietan izan ohi diren saio eta ikuskizunen ezaugarriak, Zenbat Gara elkartetik […]
Gaur GAUBASAN: Zuzenekoak, besterik gabe. Gaur hasi eta asteartea bitarte, bederatzi kontzertu hamaika kantutan laburtuak. Benak Bizkaian, gehienak Bilbon, batzuk Kafe Antzokian, edo Durangon, Leioan eta Markina-Xemeinen. Lasaiak ESPERS edo grinatsuak THE LORDS OF ALTAMONT, etxekoak ANJE DUHALDE, edo kanpokoak MAD, berriak SÖK edo bueltan direnak PATA NEGRA, molde elektroan […]
Saio honetan Pinbol (argazkian) taldearen proposamen interesgarri eta kalitatezkoa ekarri dugu eta taldeko partaide batek proiektuaren aurkezpena egingo du. Gainera, Now it’s overhead Athes-ko taldearen musika, Sondre Lerche eta The Magic Numbers taldeen soinu klasikoak, The Magnetic Fields-en emozioa eta melodia sendoak. Bilbotik datorren jazz proiektu berria, Jeronimo […]
“Eek a mouse” kingston hirian jaiotako abezlariak, bere abezteko modu bitxiarekin denak utzi zituen aho zabalik 1981ko Reggae Sunsplashean. Gaurko saioan, “Eek a mouse”-n abeztiak kronologikoki entzungo ditugu, bere bizitzaren hainbat pasarte ezagutu, bere izena nondik datorren, lehen diska grabatzera nork bultzatu zuen… Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/docskingston/061121eek-a-mouse.mp3
