Azken urteeetan Araba eta Bizkaira heldu da otsoa, mendebaldetik etorrita, eta horrekin batera zenbait arazo agertu dira. Josu Larrinagaren ustez, otsoa egoera berrira egokitzen ari dela ulertzea ezinbestekoa da arazoari aurre egiteko. Dirua behar da, jakina, artzainei kalte-ordainak emateko eta ikerketak burutzeko, baina erakunde publikoek neurri batzuk hartu beharko […]

    Gabonekin batera, kontsumoa jaun ta jabe bihurtzen deneko garai honetan, arlo energetikoan ere gehiegi kontsumitzen dugula gogorarazi digu Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian. Milaka argitxo eta beste tresna batzuek kontsumitutakoa denon artean ordaintzeaz gain, zaila da ulertzea erakunde publikoen jarrera, urte osoa eman baitute aurrezteko aholkuak ematen. Iñakik esan duen […]

    Solasaldian Josu Larrinagak naturaren ustiaketa izan du aztergai. WWF edo World Wild Foundation erakundeak duela gutxi egindako azterketa baten arabera, ingurumenaren ustiaketak orain arteko erritmoa segituz gero, 2.050ean Lurraren halako bi beharko dira gure beharrak asetzeko. Beste era batean esanda, Lurrak ezin dio guk jarritako erritmoari eutsi. Solasaldi hau […]

Udazken honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Christian Mandealen zuzendaritzapean ohikoak ez diren autore honen lanak grabatu ditu. Disko honetatik lan batzuk aukeratu ditugu eta horixe izango da, hain zuzen, gaurko saioan eskainiko dizueguna: “20. Obertura”, “Herminie”, “Air d`Oedipe”, “Duo de Ma Tante Aurora” eta Easo Abesbatzarekin batera grabatutako “Stabat Mater”. Saioa […]

 Hauxe izenpean hiru musikariok elkarrekin grabatu duten diskoaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zutela eta, hirurak gure estudioetara ekarri eta era guztiz lasaian ordu erdiz beraiekin solasten aritzeko probetxatu genuen. Ohiko moldeetatik ihesi, solasaldi informala nahi genuen eta halakoxea suertatu zen. Egia esan, gai bakarra proposatu genien abiapuntu bezala (Musika […]

The Who taldearen musikarekin ekin dio Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugela irratsaioari. Zenbait kanta entzun ditugu talde honek Endless Wire (Bukaerarik gabeko burdinaria) izenpean berrikitan atera duen diskotik. Rocketik reggaera pasatu gara, Ingalaterratik Karibeko uharteko musika egiten duen Jazz Jamaica taldearen Motorcity Roots (Motor Hiriko –Detroiteko– sustraiak) diskoaz gozatzera. […]

    Gaurko saioa irekitzeko Mugaldekoak proiektua hautatu dugu, Edu Zelaietak eta Beñardo Goietxek 2004tik aurrera aurkezten egon diren ikuskizunaren testigantza biltzen duen diskoarekin. Goseren sinkretismo musikala ere bertan izango da entzungai, Atom Rhumba eta Pinbol taldeen emozioak, Will Johnson musikari hiperaktiboaren bi emaitza, bere bakarkako lana eta South San Gabriel […]

Gaur, hilaren 28an, Karidadeko Benta taldeak “San Quirico” bere hirugarren lana aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpena baino lehen, taldekoek Albia Lorategiko txoko guztiak alaitu dituzte musikaren bitartez. Hemen duzue gaur bertan Kafe Antzoki ondoan grabatu dugun bideoa.