Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok. Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.
ANABASAren bigarren saioa badago hemen eta saio berezia gainera: Bilboko Aste Nagusian izan dira eta aurtengo jaietako txupinera eta pregoilariarekin aritu dira berbetan jaiei eta Aste Nagusiari buruz.
Eguna bukatzeko Dj Anal eta DJ Ojico izan ditugu gurean. Disko jartzaileak dira, bi gramofonorekin musika jartzen dute, haren mekanikaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230825_djanalogiko.mp3 Deskargatu hemen.
Joau Larrinaga, Ekhi Etxebarria eta Jon bernat Zubiria irratiko kolaboratzaileekinatzera begira jarri gara. 40 urte bete direnean urak gainezka egin zuela orduko egoera sozio ekonomiako aaztertu eta hondamnediak izan ekarri zituenak aztertu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230825_josu_jon_ekhi.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo hiria irratiko eguna ospatu dugu Alagarn, zuzeneko emankizuna egiteaz gain irratiko lagun eta kolaboratzaileak izan dira gurekin. Bertso egunaz jardun dugu Erlantzekin. Galderrek Aste Nagusko sekretuak ekarri dikigu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230825_galder_erlantz.mp3 Deskargatu hemen.
Ekonomia izan dugu hizpide Niko Cuenca ekonomilariarekin batera. Jaiaren ekonomiaz mintzatu zaigu. Aste Nagusiaren eragin ekonomiakoa esanguratsua da. Bestetik azken bolada pilpilean egon den Tiket bai sistema nola funtzionatzen duen azaldu eta etorkizunean irabazi asmorik gabeko ekimenek jarri beharko duten aztertu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230825_niko_cuenca.mp3 Deskargatu hemen.
1983 abuztuak 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusian bete betan zegoen. 500 litro jaso ziren metro koadroka 24 ordutan Itsasgora euriteekin batu zenean, Ibaizabalen arroak ez zuen askorik behar izan gainezka egiteko, eta Bizkaiko hainbat puntutan bost metroko altuera hartu zuen. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz […]
Bizizaleak konpartsa ekologistak zendu berri den Miren Basalduari egin dio omenaldia, txosnan haren irudia jartzeaz gain, ostegun arratsaldean txosnan gogora ekarri dute Miren. Hortaz gain ohikoa den bezala Aste Nagusia ekologismoai tokia egin diote, aurte energiaren oligopolioen inguruko apainketa egin dute, gutxi batzuk eta kontrolatzen dute merkatua. Egitaraua errepasatu eta […]
Bilboko konpartsa anarkista da Hontzak. 1978an sortua hasieratik Aste Nagusiaren parte da. Txosnaren dekorazioan kritika izan da nagusi eta aurten ere horrela egin dute. Euskal Oasiaren irudia ekarri dute palmondo eta hondartzan politikari euskaldun ezaguna ikus dezakegu. Azken urteetan konpartsan handitu eta gaztetu dela ere kontatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230824_hintzak.mp3 Deskargatu hemen.
Urtero lehen ostegunarekin euskaraz bizi eguna ospatu du Hau Pittu hau konpartsak. Egun osoko egitaru beriazia antolatzeaz gain euskararen saria Agerraldia ekimenari eman diote aurten. Boluntario ugariren lanari esker, hamar urte daramatza Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuan lanean. Elikadura eta burujabetza lantzen. Aste Nagusi euskaldunaren alde lanean jarratiko dutela […]
