Azaroan Basquedok festival jaialdia izango da Bilbon. Laugarren edizioa da eta aurten Bilboko argazkigintza garaikidearen nazioarteko jaialdiak Adimen artifizialak  sektorera ekarri duen erronka aztertuko du eta dokumentalismoaren azken korronteetan murgilduko da Graciela Iturbide Basquedoksaria 2023, Nick Hannes WordPressPhoto 2023, Martin Bollati artista bisuala edo Sonia Berger Dalpine argitaletxeko zuzendariaren eskutik, […]

Euskal Herriko Unibertsitateko ordezko irakasleen egoera salatzeko, LAB, CCOO, ELA eta STEILAS sindikatuek urriaren 11n egun osoko grebara deitu dituzte EHUko irakasle eta ikertzaile guztiak, guztira 5.500 langile deitu dituzte lanuztera. Langileen aurka doazen neurriak hartu izana salatu du Jon Ander LAB sindikatuko EHUko arduradunak, eta gaineratu du LOSU Unibertsitateko […]

Open House jaialdiaren 7. edizioaz gozatzeko aukera izango da urriaren 7an eta 8an, larunbat eta igandean. Jendeari hiriko eraikinak eta azpiegiturak hurbiltzeko helburuarekin sortu zuten jaialdia; aurten 66 espazio ikusteko aukera izango da eta, gainera, jaialdia osatzeko 19 ekintza osagarri antolatu dituzte. Andoni Pombo jaialdiko zuzendarietako batekin hitz egiteko aukera […]

Asteburuan  Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Euskaltzale eta independentisten topaketan antolatu dituzte. Elkarrekin pentsatzeko elkargunea izan nahi du. «Euskararen Errepublika» eraiki nahi duten horiek guztiak batzea izango da helburua. Intza Gurrutxagak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231005_intza_ehe_topaketak.mp3 Deskargatu hemen.

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emateko gogoarekin.. Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, […]

Bigarren urtez badator EZK fest. Aurtengoa Sestaoko labe garai zaharraren parean antolatu dute urriaren 21ean 12:00etatik aurrera. Iker Alcedo eta Ane Sainz-Espiga jaialdiko antolatzaileetako bi izan ditugu gurean jaialdiaren nondik-norakoei buruz hitz egiten. Jaialdiko oholtza gainean izango dira, beseak beste, Merina Gris, Brigade Loco, Los Chikos del Maiz eta Sua […]

Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du, ostiralean, Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuliko da Jon, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera. Han daudela, baina, lehertu egingo da festa, filmean bezala: Jonek familia osoaren aurrean salatuko du […]