Gaurko bertsio saioan Way Cochram kantariak idatzitako kantua izan du hizpide Rafa Rudedak. Wayne Cochran 1955ean hasi zen bere lehen bandarekin. Soul abeslari amerikarra zen, ezaguna bere bitxikeriengatik eta bere orrazkera zuriagatik. “Arimaren Zaldun Zuria” bezala aipatzen zen batzuetan. Cochran gaur egun ezagunena da “Last Kiss” abestia idazteagatik Bertsioak J. […]
Bilboko Euskal Museoak bi urte barru izango duen itxura berria ezagutu dugu. Berrikuntza integralak, museoa osatzen duten eraikinen lotura estetikoa bilatzen du.Bilboko museoak 6.400 metro koadro irabaziko ditu, hura handitzeko behin betiko proiektuaren arabera. Kanpotik itxura uniformea eman nahi diote eraikin multzoari. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210705_euskalMuseoa.mp3 Deskargatu hemen.
Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Gerturatzeak presoen senide eta lagunen zama arintzen du, baina oraindik ere mobilizazioak egingo […]
Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du. Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu. Pozik […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Aste honetan portadan historiako pasartea ekarri dute. Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen. Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketaren inguruko artikulua idatzi du Pello Zubiriak. Elkarrizketa atalean mendi lasterketetan dabilen Iker Karreraren […]
Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]
Xerezaderen artxiboko ale berria ekarri digute Ana Moralesek eta Josune Larrinagak. Erromako sukarra ekarri digute Edith Wharton idazlearena, Ana Moarlesek itzulia. Edith Wharton idazle eta diseinatzaile estatubatuarra izan zen. 1862an jaio zen New Yorken jaio zen. Goi mailako familia batean jaio zen. Txikitatik idatzi zuen 15 urte zituela lehen poemak […]
Udal Liburutegien Sareak Miribilla, Zorrotza, San Inazio, Santutxu, Errekalde eta Uribarrira eramango du programa, eta bertan prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira jendearen eskura. Udako Liburutegiez gozatzeko aukera ere izango dute haurrek, irakurzaletasuna bultzatzeko jolas eta tailerren bidez. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_udakoliburutegiak.mp3 Deskargatu hemen.
Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan. 9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste: ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere, era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_bizilabe.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan bi proposamen eszeniko izan ditugu saioan. Harrobi dantza bertikal konpaniak “Harria herria” ikuskizuna entrenatuko du Kalealdia jaialdian. 2019an, “Harria herria” bideo dantza lehen filma egin zuten eta hainbat sari jaso ostean zuzeneko ikuskizunera moldatu dute. Oreka tx-ren musikarekin emakumea izango da protagonista, dantza egiten duena, eskalatzen duen emakumea, […]
