Udako solstizioa ospatzeko ekimena antolatu du Bilboko Konpartsak federazioak Etxebarria Parkeko zabalunean. Aurtengo egoera dela eta, aforoa mugatu behar izan dute eta beraz, beharrezkoa izango da formulario baten bitartez aldez aurretik izena ematea. Datorren asteko asteazkenean, gaueko 22:00etatik aurrera Bilboko Etxebarria parkean San Juan gaua ospatuko dute konpartsek, Hortzmuga Teatroak […]

1

“Bekatorosak”  liburu grafikoa Dom Campistron argitaratu berri duen liburua dugu gaurkoan bidelagun izango dugu Bilbo hiria irratian. Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza, baita homofobiaren aurkako aldarria bada liburua. Zazpi testigantza, zazpi elkarrizketa izenik gabe, adin ezberdinak dituzte, 50 urtetik gora ditu zaharrenak eta gazteenak 24 urte. Nafarroa […]

Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin-talde oso aktiboa […]

Gaurko bertsioa saioan Cat Stevens kantariaren kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. 70 hamarkadatik abiatu da. Londonen jaiotako kantaria dugu. 1977an argitaratu zuen bere lehenengo lana. Folk, popo rock eta islan musika jorratu ditu bere ibilbide luzean. Bere lehen disko luzeak izen bera hartu zuen, eta zazpigarren geratu zen Britainia […]

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra 58 emanaldi programatu dituzte Bilboko Kalealdian. Aurten umore azoka irailean ospatuko denez, estreinaldi gehiago izango dira jaialdian. Kalealdia ez da azoka, jaialdia da, hau da programazioa irekia da. Kalealdiko zuzendariak Pedro Ormazabalek jaialdi honen nondik-norakoak azaldu ditu. Aurten Kalealdia ohiko datetan ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/20210614_kalealdia2021.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Rafa Ruedak Gailu taldearen kantua ekarri digu. Gailu taldeak hirugarren lana izango denaren aurrerapen kantua plazaratu berri dute. Luis Andre bideogileak eta Mikel Abrego musikariak sortu zuten Gailu. Abipuntua, trafikoa kudeatzeko Bilbon 1997an ezarritako kamera sarea izan zen. Kamerek hartutako irudiekin 40 minutuko bideoa grabatu zuen Andrek kontrola eta […]

Aste honetan Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin.  Azalean Beñat Rodrigo, Chill Mafiako Kiliki Frexkori  eginiko elkarrizketa irakur dezakegu. Chill Mafia Iruñerriko musika taldea euskal eszenari astinaldi bat ematera heldu da. Taldea ezagutzera eman denetik polemikaz zipriztindu dira eta hausnarketa guzti horien inguruan mintzatu […]

Datozen egunetan izango diren mobilizazioa eta protesten errepasoa egin dugu saioa abiatzeko Ekhi Etxebarriarekin. Ondoren Endika Alabort Amundarain ekonomialariak sindikalgintzan inguruko ikerketa baten berri eman digu, adin tarte ezberdinetan ematen den afiliazioa eta atxikimenduaren inguruan. Saio bukatzeko Irati Labaien ekonomialaria kontabilitatea maskulinoa edo femeninoa da, artikuluaren inguruan mintzatu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/lanarenekonomia/210610_lanarenekonomia.mp3 […]