Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Franco hil zela 50 urte beteko direla gogoratzen da, azaroaren 20an. Urko Apaolazak artikuluan azaltzen duenez, urteurrena aukera paregabea da espainiar diktadorea oroitzeko: ohean hil zen arren, poltsikoa ondo beteta utzi zuen azken hatsa ematerakoan. Artikulua, bereziki, negozioei buruzkoa da. Bestalde, […]
Hogeigarren saioa da gaurkoa eta zenbaki borobil honek konpositore handi eta mitiko baten beharra dauka, eta mitikoa izateagatik ez gara denboran oso atzera joango, urtetxo gitxi batzuk baino ez. Bizkaian barrena herritxo txiki batean jaioa, baina jeinu itzela garatu zuena, gaur Otxandiotik mundura, Carmelo Bernaolarekin.Carmelo Bernaola (Otxandio, Bizkaia, 1929/07/19 – […]
Bilboko Abando Udaltegia euskarazko musikaren historiaren soinu-bidaia bihurtu da azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean. “Kanthoria eta Auto-tunea” erakusketak gure musika ondarea eta gaur egungo sorkuntza digitala elkartzen ditu espazio berean, ahozko tradizioko lehen kantuetatik autotunearen garaira arteko ibilbidean. Proiektua Musika Bulegoak sustatu du, elkartearen 10. urteurrenaren harira. Xabier Erkizia ikertzaile […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoek aurrera egin dute eta lehen itzuliko azken saioa izan da Barakaldon. Bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Xabat Galletebeitia izan da garaile 653 punturekin; eta, bigarren, Onintza Enbeita 626 puntu biribil bilduta. Ondoren sailkatu dira Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro eta Mikel Goiriena; hurrenez hurren, 591.5, […]
Azaroaren 15ean, Euskararen Etxea euskarazko bideojokogintzaren topagune nagusi bilakatuko da. Jokotenia Bideojokoen euskal jardunaldiaren zortzigarren edizioa izango da bertan, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak antolatuta. Hiru helburu jakin ditu: euskara eta bideojokoak uzatartzea, komunitatea sendotzea eta sortzaile berrien lana ezagutaraztea. Gainera, goizean zehar lau hitzaldi eta mahai-inguru bat eskainiko dira. […]
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon, Jone Laspiur aktore eta musikaria izan dute protegonista azalean. Besteak beste, euskal zinemaren garai oparoaz, egindako azken lanaz, Karmelez, eta egindako filmez aritu da. Laburrean, Xanti Agirrezabala elkarrizketatu dute; aktore eta sortzailea. Oro har, estreinatuko […]
Aste honetan BARRRK taldeko Ruben eta Josu izan ditugu gurekin. Zakurren soinutik datorren izena dute eta animalia hauek bezain jator etorri dira irratira. Pixka bat denetarik irten da elkarrizketan, eta aurreko saioetan hasitako galdera zerrendarekin jarraitu dugu, giro onean. Musika zerrenda ederra sortu da gainera, etorri ezin izan diren taldekideen […]
Mria Rivero kantari eta sortzailea etorri zaigu, bere ibilbidean lan berri bat gehiru du. Gaur bertan bakarkako hirugarren lana aurkeztu du “Bilau” deiturikoa. Urte bete ibili da lan honetako kantuak sortzen. Bilau ez da soilik abesti bat, Maria Riverok dionez diskoaren arima bera da. Leire Ugadik idatzitako idatzak dira. Diskoa […]
Azaroaren 13an mobilizazioa deitu dute Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian “erresistentzia” egiteko. Batu Elkarlaguntza Sareak salatu duenez, Cerberus putre-funtsak bi bizilagun kaleratzeko prozesua abiarazi du Basauriko Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian. Egoera horren aurrean, sindikatuak mobilizazioa antolatu du datorren azaroaren 13rako, “erresistentzia eta elkartasuna” aldarrikatzeko. Baturen arabera, beren helburua alokairu […]
Gaua, Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren hirugarren film luzea Azaroaren 14an iritsiko da aretoetara. Aurretik Fant jaialdiak emanaldi berezia antolatu du azaroaren 12rako. Urkijoren aurreko lanen antzera -Errementari (2017) eta Irati (2022)- fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu Gaua filmak ere. Oraingo honetan, XVII. mendean girotutako euskal mitologiaren gauaren munduan […]
