Miren Iraeta arkeogenetikaria ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Aste honetako azalean Miren Iraeta arkeogenetikaria ageri da; urte luzez nazioartean aritutakoa. Elkarrizketa berezia da: hainbat pasadizo eta bitxikeria partekatzen ditu, baina, batez ere, arkeologian ere indarrean dauden alborapenen pisuaz hausnartzen du. Azaleko titularrak ondo laburbiltzen duen moduan, arraza konstrukto bat dela azaltzen du, baita generoa ere. Horrez gain, Hondurasen, Guatemalan eta El Salvadorren kazetariek pairatzen duten jazarpenari buruzko erreportajea ere izan dugu hizpide. Eta bukatzeko, Irati Majuelori eginiko elkarrizketa ere aipatu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Xabat Illarregi bertsolaria Aizu aldizkarian

og. Ots 12 , 2026
Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin. Azaleko protagonista Xabat Illarregi bertsolaria da; iazko azaroan Nafarroako Bertso Txapelketa irabazi ostean, hilabete batzuk geroago elkarrizketatu dute Leitzako bertsolaria. Bestalde, Paris 365 jangela solidarioa bazkide berrien bila dabil, eta aitzakia horrekin proiektuaren nondik norakoak jaso dituzte aldizkarian. Amaitzeko, Nerea Torrijos jantzi diseinatzaileari […]

Honekin lotuak