Katalunian bertan egon da Txente Rekondo eta hasteko lortutako akordioa aipatu du. Gero, akordioak zer esan nahi duen eta hurrengo urratsak kontatu dizkigu. Bukatzeko, epe ertainera auzia nola ikusten duen izan du hizpide Txentek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean manifestazio jendetsua egin zuten Baionan ere, eta bertan, bereziki Lorentxa Gimonen egoera azpimarratu zuten. Dakigunez Lorentxa kartzelan dago berriro, ospitaletik pasa ondoren. Horiez gain, Pantxoa Hirigarai kazetariak Michele Alliot-Marieren azken kasua, INSE institutuko azken datuak eta Hegaztien birusa Iparraldean aipatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen
Milaka eta milaka lagun atera ziren kalera pasa den larunbatean Bilbon zein Baionan; are gehiago, batzuentzat presoen aldeko azken manifestazioak izan daitezke horiek. Josu larrinagak egoera aztertu du, gauzak ez direla hain errrazak izango ondorioztatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160111solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidati izaten ditugu eta baraiek aukeratutako gaiak horiexek izan dira: larunbateko manifestazioa eta azken momentuko Kataluniako akordioa. Irati Sarasuak Bilbon izandako manifestazioa izan du hizpide; Gotzon Hermosillak, aldiz, Katalunian lortutako akordioaz hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160111hizpideairatietahermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Dagoeneko 2016an gabiltza eta momentu ona da gogoratzeko adituek zer dioten ekonomiaren inguruan. Orokorrean hazkundeaz hitz egiten dute, nahiz eta leku batzuetan (Latinoamerikan, esaterako) zaila izan. Baina hortaz aparte ez dago besterik? Hori da hain zuzen Yolanda Jubeto ekonomilariak egindako galdera: gure lan baldintzak non geratu dira? Erantzunak elkarrizketan dituzue. […]
Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, monografiko berezi bat egin du Tony Hazzard “singer-songwriterrekin”. Bigarrenean, aldiz, Gabon kantak izan dira nagusi: Rufus Wainwrigth, Sharon Jones, John Scofield, Sea of Bees, edo Staple Singersenak hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151224soinugela.mp3 Deskargatu hemen
Maitasuna egiten dugu zentzuz eta bokazioz egiten dugunean zerbait, dana dala. Bi aldetarakoa da kontue, ganera. Zerbait handia egingo badugu, benetan handia, maitasunez eginikoa behar du, halabeharrez: etxea garbitu, sukaldatu, zein irrati elkarrizketa hauxe. Ziortza sikologian eta sexologian diardu urte askoan jada, eta maitasuna, plazan hain urri darabilgun mintzagai handia, […]
PP-PSOE ala 2016ko Trantsizioa? irakurtzen dugu aste honetako Argia astekariaren azalean, eta horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbakia aurkezten. Gero, Maika Etxekopar kantari eta antzezleari Sustrai Colinak eginiko elkarrizketa, eta Bilbao-Bizkaia ur Partzuegoa aipatu ditu Unaik, Publikoak ez du beti gardena esan nahi erreportajean erakunde horren jarduna eta osaketa […]
Jolas zerrenda: 1. ODETTA Mary Had A Baby 2. ODETTA What Month Was Jesus Born 3. SISTER ROSETTA THARPE Jesus Is Here To Stay 4. SISTER ROSETTA THARPE Jesus Taught Me How To Pray 5. BIG MAYBELLE Silent Night 6. BIG MAYBELLE White Christmas 7. SAM COOKE & THE SOUL […]
Azken egunotan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz, gero gaur ekitaldi pribatua izango dela kontatzeko. Bihar Lagun Artean kantari berezia izango dela, eta ostiralean Unholy Covers taldearen kontzertua komentatu du. Larunbatean, aldiz, Mikel Urdangarinek “MMXV” disko berria aurkeztu du, eta datorren astean Jon Sarasua, Gabon zahar jaia, eta Gatibu […]
