BERBAZ: Ziortza Carranzagaz, maitasuna egiten

Maitasuna egiten dugu zentzuz eta bokazioz egiten dugunean zerbait, dana dala.
Bi aldetarakoa da kontue, ganera. Zerbait handia egingo badugu, benetan handia, maitasunez eginikoa behar du, halabeharrez: etxea garbitu, sukaldatu, zein irrati elkarrizketa hauxe.
Ziortza sikologian eta sexologian diardu urte askoan jada, eta maitasuna, plazan hain urri darabilgun mintzagai handia, askotan du hausnargai eta lan-gune.
Maitatzen dugu ala maitasuna (hutsa) gara, osasuntsu gaudenean?
Bizi ote daiteke maitasun-giharra uzkur-uzkur dugunean? Betean bizi?
Pertsona bakarra maita dezakegu? Eta sexu harremanak pertsona ugariri zabaltzerik dago? Nola? Zer jeloskortasunkeriari buruz?
Eta familia? Erlijioaren zama? Gizartearena? Beldurra eta askatasuna?
Estatuek zer dela eta bikoteka uztartzea saritu? Zer eragin du ekonomiak honetan guztian?
Zenbat galdera, ze mugagabea eremua!
Bizi :)!
Kantak:
Banekien (Ruper Ordorika)
Txoriak neguan (Kirmen Uribe)
Erreferentziak:
Gurenduz
El origen de la familia, la propiedad privada y el estado (F. Engels)

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Tony Hazzard, Rufus Wainwrigth, John Scofield, Sea of Bees, Staple Singers...

ol. Abe 25 , 2015
Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, monografiko berezi bat egin du Tony Hazzard “singer-songwriterrekin”. Bigarrenean, aldiz, Gabon kantak izan dira nagusi: Rufus Wainwrigth, Sharon Jones, John Scofield, Sea of Bees, edo Staple Singersenak hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151224soinugela.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak