Laborariak garen arren, aitzur eta palak geldirik utzi ditugu gaur, aldarri egiteko, proletariotza eta prekariadotzarekin bat eginez. Maiatzaren lehena da, langilearen eguna. Horren karietara prestatu dugun saioan langileen egoera eta langile borroka hizpide duten hainbat abesti bildu ditugu: Aire ahizpak (Heia, heia), Oskorri (“Guretzat“, Gabriel Arestiren oroimenez, 1976), Internazionala, Anje […]
Erronkaribarra bisitatzeko proposamena ekarri digute Iosuk, Agurtzanek eta Apolok. Erronkari, Uztarroze, Izaba… Bertako herrixketan murgildu gaituzte eta larunbatean almadieroen langintza ezagutzeko Burgi herrira hurbilduko gara, Almadiaren Egunaren harira! Julian Gayarrek zerabilen Erronkarieraren berri izan dugu, eta Fidela Bernatena entzun ahal izan dugu. Sukaldean jarduteko barazki kontuak gaurkoan, eta musikaz gozatzeko “Kalakan” […]
Gaur irratira sagutxuak bisitatxo bat egitera etorri dira baina karramarroi beldurtu egin da. Abesten eta ipuin bat kontatzen guztiok batera jolasten amaitu dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150430gaurezdagoeskolariksagutxupinpirina.mp3 Deskargatu hemen
hegaka ibili zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Gaztetxoenei xantza emanik, Gipuzkoa eta Nafarroako Eskolarteko Txapelketetan murgildu dira hastapenean, eta ondotik, Baionan Sehaskaren alde egin saiotik zenbait ale eder berreskuratu dituzte. Ez da agendarik falta… Erne belarriak eta prestatu bihotzak, hunkitzeraino… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150429potto.mp3 Deskargatu hemen
Lehen orduan Jorge Pardo, REM, Petti, Taj Mahal, eta Matthew E. Whiteren kantak entzuteko aukera izan dugu. Bigarrennean, Pedro Elias Igartuak Kaliforniako Arhoolie disketxearen hainbat kanta jarri ditu, blues, tex-mex, country edo jazz estilokoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150430soinugela.mp3 Deskargatu hemen
… eta desagertuta azken egunotan. AEBetako kartzelan dago bizi osorako, eta azken asteotan oso larri dabil osaun aldetik, Fakun Aznarezek kontatu digunez. Horrekin batera, Argentinan egindako “Primariak”, eta Mexikon azken 10 urtean 24.000 lagun desagertu direla (desagertarazi hobe esanda) esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150430solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen
Ekonomiarekin lotuta biak, baina zeharo desberdinak. Hasteko, Luis Guridik Varufakisen kargugabetzea izan du hizpide, baita horren eraginak ere. Gero, Rodrigo Ratoren inputazioa eta Paradisu fiskalak komentatu ditu gure ekonomia adituak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150429solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen
Martxan dugu erakusketa hori, maiatzaren 30era arte. Horrez gain, Alvaro Hilariok Willy Toledoren azken filma Lekeition eta Elorrion asteburuan ikusteko parada izango dela, “Artelana bere testuinguruan” zikloa, eta “Langile borroka gara” jardunaldiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150430solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Azalean Laura Pego Otero abokatua eta tortura. Erdiko Kaieran “Donostia 2016” kultur hiriburua auzitan jorratu dute, eta Termometroan Break berak idatzitako Osakidetzako greba analisi-erreportajean. Bukatzeko, Net Hurbil atalean Indiako Rajastaneko uraren tokiko kudeaketa eredu interesgarria ezagutuko dugula aipatu du Break. […]
Zehatz-mehatz, 6tik 4 ez dabiltza, Aitziber Ibaibarriagak kontatu digunez. Zorrotzako Egoitzaren lanak, Euskalduntasun urbanoa garatzeko proposamenak, eta Kopako finalerako sarrerak ere jorratu ditu Aitziberrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150430solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
