Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasgotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Gaurkoan ere denetarik ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan Kupela, Txuma Murugarren, Ana Alcaide, Dr. John, Tom Petty, Louis Armstrong edo Bill Broonzyren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, azken biokin batera Alvin Anaiak, Davy Spillane edo Richard Thompson entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141106soinugelaamstrong.mp3  Deskargatu hemen

Euskal Herriko ANCeko (Catalunyako Asanblada Nazionala) Robert Garcia elkarrizketatu dugu igandean egingo duten galdeketaz: egoera, giroa, erabakitzeko eskubidea, igandeko plana… Robertek hori eta gehiago kontatu digu (katalanez eginda). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasrobertgarciacatalunia.mp3  Deskargatu hemen

BEAko partaidea den Ana Perezekin hitz egin dugu abortoaren legearekin gertatu denaz, horren balorazioaz eta aurreikuspena ere eskatu diogu. Bestalde,Azaroaren 25a emakumearen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna izanik,aurtengo kanpainari begira Euskal Herriko Mugimendu Feministaren asmoaz ere berba egin digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/141107emakumeaknonahiaanaperez.mp3  Deskargatu hemen