Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, goizeko 9etan hasiko dira Elkartegian. Bertan bilduko direnek, Kulturgintzan eragile euskaltzaleek betetzen duten funtzioa aztertuko dute, Iker Mtnez. de Lagosek azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150128solasikermartineztopsagunea.mp3 Deskargatu hemen
Bi hilabete inauguratzeko falta direla, duela gutxi egindako azterketan hainbat akats atzeman dituzte irisgarritasun arloan. Horrez gain, Asier Garciak Garoñaren aurkako ekinbide berria, Amurriko gazte baten kontrako epaiketa, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150128solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150128solasaitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen
OHARRA: Gaur hizpide izango dugun filma ikustea gomendagarria, saioa entzun aurretik. Azpitituluak.com-en eskuragarri daude euskarazko azpidatziak. Filmazpitek euskaratuta. Ez dira Xabier Aramendik ohi dituenak bezain lisergikoak, ez duzu hitz berri ezinezkorik deskubrituko, ez eta hatxe nonahikoaren balio espresibo berriez ohartuko, baina filma ulertu egingo duzu.OHARRAREN AMAIERA 1973. Eskozia Ipar-Mendebaldeko Hebridak. […]
Lan batzuk izan dira azken egunotan: horien artean, Agus Perez kritikariak “Una casa de muñecas”, “Lluvia constante”, Montrealeko Ballet Jazz konpainia, eta “La zaranda” komentatu ditu. Datozen egunotan, besteak beste, beste bi izango ditugu: asteburutik aurrera hainbat lekutan Deja vu Panpine Laborategiaren “Arrastoak”, eta otsailaren 7an Barakaldon “Gerezien denbora” pastorala. […]
Amorebieta-Etxanon egin berri dituzte, 8.ez. “Laborariak agroekologiaren bidean” lelopean, hainbat gai jorratu dituzte, “Konpromiso agiria” edo “Transgenikoen kutsadura” esaterako, Sonia Ingunzak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150127solassoniaigunza.mp3 Deskargatu hemen
Internet zurrumurrutxo bat besterik ez zenean hasi zen Araiz gai hauetan lanean. Jokoen programazioa du gogoko. Ziztuan ei doa denbora programatzen aritzean. Nor bere kaiolatxoan, baina sareak lotutako “lagun” asko “gertu”. Edozein tresna legez, Informazio eta Komunikazio Teknologiek arriskuak ere badituzte. Batzutan ez horren nabarmenak. Esaterako zer arau dago gaur […]
Gaindegiak egin du ikerketa, INE, Eustat eta INSEEn oinarrituta. Langabezia ez da 2014an hazi, bai aldiz azken hiruhilekoan; Gipuzkoa da Hegoaldean tasarik baxuena duena eta Bizkaia altuena. Imanol Esnaolak horiek eta datu zein azterketa gehiago eskaini dizkigu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Repsol multinazionalak hanka egin du Kanariar Uharteetatik, zulaketa bakarra egin ondoren: hor ez dago negozio handirik. Petronorrek, aldiz, 45 eguneko geldialdia egingo du otsailaren hasieran hasita. Iñaki Barcenarentzat momentu egokia da oso kutsakorra den fabrika hori beste eremu baterantzko bidea hartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizko PPko Maroto alkatearen egitasmoa Barakaldora iritsi da. Pasa den astean egoitza ireki zuten, PPko zinegoatziak eta guzti. Murrizketa sozialen aurkakoek, aldiz, elkarretaratzea burutu zuten egoitzaren aurrean, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
