Gaur, Iñaki Barcenak bi gai jorratu ditu. Alde batetik Ekozinemaldiaren XVIII. edizioa gaur hasiko da Leioan, eta Bilbon, Basaurin edo Trapagaranen ere ikusgai izango da. Bestetik, Iñakik Garoña zentral nuklearraren berrirekieraz hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Burtsa auzoetxean izango dira asteazken eta ostegun honetan Euskal Memoria Fundazioak antolatuta. Lehengo egunean Dabid Anautek “Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria” liburua azalduko du, eta guk Dabidekin hitz egin dugu. DESKARGATU HEMEN
Afera ez da bukatu: urtegi horretatik Barakaldoko bizilagunek edaten dute eta urtegi horretan, behin baino gehiagotan, lindanoa aurkitu dute. Gaur prentsaurrekoa eman dute Barakaldon, lagun batzuk Europara joango direla afera argitzera azaltzeko, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Carmody jauna ez dago bere bizitzaren une goxoenean: Ostatuko bere gela tristea gogoratu zuen, non ez baitzegoen surik eta errenta ordaindu barik baitzegoen. Bizitzen jarraitu behar hutsaren zorigaiztoaz pentsatu zuen (…) Hala ere, hitzordu bat lortu du Dublingo Gazteluan administrazioko norbaitekin lanpostu batez berba egiteko. Laster ohartuko da herrialde bateko […]
Gaur pertsonaia magiko batzuek bisitatu gaituzte, badakizue zeintzuk diren galtzagorriak? Ba entzun gure programa eta ezagutuko dituzue Ane Monna, Oskola eta Karramarroireki. DESKARGATU HEMEN
Errezeta bat, txango bat, Gernikako Lekuek, Dr. Deseoren “Buscando en tus labios” disko berria, Agenda… Agurtzane Rementeriak proposamen horiek eta gehiago egin dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Akua Naru, All Good Funk Alliance, Asa, Badboe, Caribou, Clubfeet, Damn, Bonde Do Rolê eta Dizzee Rascal izan dira protagonista Gaueko Pizitiak aldizkari sonoroaren atal berrian. Doinu beltzak nagusitu badira ere bestelako erritmoak ere entzun ahal izan ditugu: funk, soul, hip hop, synth-pop eta elektronika, besteak beste. Dantzalekuko kristalezko bola […]
Larunbat honetarako, Gabriel Aresti euskaltegiak txango berezia antolatu du: Gamizko Errotabarri errota bisitatuko dute, gero Txakolina dastatu, beste bisita bat Butroeko gaztelura, eta bukatzeko indaba jana. Arkaitz Astorekak hori eta gehiago kontatu digu. Informazio gehiago gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
… bai lagunok! Horrela izandute baitute beraien jarduna duela 15bat urte Bilboko Iñaki’ren tabernan astero biltzen diren bertsozaleek; gaurko emanaldian ohiko partaide Iosu, Erlantz eta Apolorekin batera, Asier Goñi ere gobidatu gisa. Bilbo eskualdeko kanporaketetarako prestatzen hasiak dira eta euren bertso jardun bereziekin batera makina bat kontakizun ere baigaurko Potto […]
Aste honi dagokiona eta azalean Nafarroako azken gorabeherak. Asteko gaia Integrazioa Eskolan da, eta Pertsonaia Ane Ablanedo. Termometroan, Unai Brea erredaktoreak hainbat artikulu komentatu ditu: Zero Zabor eredua Gipuzkoan, Tribuaren berbak, Herri bozak Iparraldean edo Inperioen talka Ukranian. DESKARGATU HEMEN
