Hola esan digu Mikel Bujandak, atzo Parlamentuak Yolanda Barcina presidentea birritan gaitzetsi ondoren. Horrez gain, Mikelek Bardeako bonbardaketa, Angel Berrueta, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Anjel Unzu&Txuma Murugarren “14 abesti eta hamahiru istorio txiki” Txuma Murugarren etorri jaku A. Unzurekin burutu duen azken lanaz berba egiteko; betiko moduan, belarrietatik ere egiten du berba Txumak, luze-zabal, garratz… DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak monografikoa egin du Doc Pomus eta Mort Shumanen kantekin. Bigarrenean, aldiz, funk, blues edo gospel estiloak jaun ta jabe Muddy Waters, Charley Patton edo Lonnie Farrisen eskutik. DESKARGATU HEMEN
Azken egunotan, epaileen esku dago Cevital enpresak Fagor Frantziako marka erostea edo ez. Luis Guridiren ustez, Fagor-en porrota gertatu eta 4-5 hilabetera egoera ez da batere argia. Elkarrizketaren bigarren zatian Ukraniako krisian dauden faktore ekonomikoak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean egingo dute, Donostiako EHUn. Bertan, azken hilabeteotan prestatuko txostena landuko dute, independentismo moderno bat proposatuz. Gainera, Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez, Martxelo Otamendik zenbait galdera egingo dizkio Catalunyako Carles Rierari. DESKARGATU HEMEN
Jabi Asurmendik garaikoa.net, Google Driven eta WWWren 25. urteurrena eta horren harira egindako adierazpenak izan ditu gaur hizpide. DESKARGATU HEMEN
Azkenean, udal gobernuak auzokide askori kasu egin eta Atxurin kantxak eraikiko dituzte. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Asier Gonzalezen atxiloketa, Auzo Bira, eta Iñigo Cabacas auzia komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegiak zenbait Barnetegi antolatu ditu data horietan gauzatzeko. Isabel Isazelaiak azaldu duenez, apirilaren 14an hasi eta hil horren 26an bukatuko dira. Barnetegiak 5, 10 eta 12 egunetakoak dira, Bakaikun eta Bilbon egiteko. DESKARGATU HEMEN
Gaur, asteazken honetan, goizeko 11etan eta iluntzeko 20etan Arriaga Antzokian. Bertan Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza pankreas trasplante batetik abiatutako drama-komedian, euskaraz eta bertsotan, Jokin Oregi zuzendariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu DESKARGATU HEMEN
